mapfreren aseguru bat,
Yoigoren erara.
mapfreren aseguru bat,
Yoigoren erara.
mapfreren aseguru bat,
Yoigoren erara.
mapfreren aseguru bat,
Yoigoren erara.
Zure asegurua, hilean 8 €-tik aurrera*
Iraupen-konpromisorik gabe eta hilero ordaintzeko.
Eta urtean 60 €-ko deskontuarekin (BEZa barne) Yoigoren bezero izanez gero.
Bi minutu ere ez dituzu beharko!
Ez da besteak bezalakoa.
HILEKO ORDAINKETA
Hilero-hilero ordaindu dezakezu asegurua, telefonoa bezala, edo urtean behin, deskontu batekin.
IRAUPEN-KONPROMISORIK GABE
Ezeztatu edo aldatu behar izanez gero, edozein hiruhilekoren amaieran egin dezakezu. Ez daukazu gehiago itxaron beharrik.
LARRIALDI-ZERBITZUA
Larrialdi-egoeretan, hiru ordu baino gutxiagoan iritsiko gara. Bestela, dirua itzuliko dizugu. Hitz ematen dizugu!
MAPFRE REN BERMEA DUEN ASEGURUA
MAPFRE REN BERMEA
DUEN ASEGURUA
Zergatik MAPFRE? Izan ere, uste dugu onenak direla arazoak konpontzen. Horrexegatik.
Aseguru osoa
Ziurtatu dugu estaldurak erabilgarriak direla eta ez dela ezertxo ere falta, eta, hala, asegururik osoenetako bat eskaintzen dugu.
Azkarra eta konprometitua
Teknikari-sare bikain batekin, urgentzia batek ere ez diezazun hondatu eguna. Eta arreta, berriz, denbora errekorrean.
Kalitaterik onenarekin
Bezero asebeteen rankingetan, MAPFRE izaten da beti liderra; ziurrenik, gauzak ondo egiten dituen seinale.
Aseguru osoa
Ziurtatu dugu estaldurak erabilgarriak direla eta ez dela ezertxo ere falta, eta, hala, asegururik osoenetako bat eskaintzen dugu.
Azkarra eta konprometitua
Teknikari-sare bikain batekin, urgentzia batek ere ez diezazun hondatu eguna. Eta arreta, berriz, denbora errekorrean.
Kalitaterik onenarekin
Bezero asebeteen rankingetan, MAPFRE izaten da beti liderra; ziurrenik, gauzak ondo egiten dituen seinale.
Zer babesten dugu?
Zure etxebizitza
Hau erraza da azaltzen. Osorik berreraikitzea ere bere gain hartzen du, kanpo-elementuak barne.
Altzariak
Etxebizitza batean zoruari edo hormei finkatuta ez dagoen guztia. Bestela esanda, mugi daitekeen guztia.
Erantzukizun zibila
Zuk beste pertsona bati eragiten dizkiozun konponketa- edo konpentsazio-kostuak bere gain hartzen ditu.
Bitxiak eta objektu baliotsuak
Zehaztu etxean dituzun bitxien balioa, eta ordain bat emango dizugu. Hara zeinen erraza!
Zein egoeratan?
Jarraian zehazten ditugun egoeretan babesten ditugu goraxeago kontatu dizkizugun ondasunak.
Egoera batzuetan % 100 hartzen du bere gain, eta beste batzuetan, berriz, muga bat dago.
Suteak eta akats elektrikoak
Suteek, leherketek, ustekabeko keek eta tximistek sortutako arazoak.
Gehiago jakiteko
Bere gain hartzen ditu suteek, leherketek, ustekabeko keek eta tximistek eragindako kalteak.
Bere gain hartzen ditu, orobat, aseguratutako ondasunetako kalte elektrikoak.
Haizea eta ekaitzak: 80 km/h-tik gorako haizeek, 40 l/m2-tik gorako euriteek, harri-jasek eta elurrak eragindako kalteak.
Hirugarren pertsonak: bere gain hartzen ditu ekintza bandalikoek eragindako kalteak, etxebizitzaren kanpoaldean egindako obren ondoriozko ustekabeko hondoratzeak, eta kanpotik datozen objektuen eta ibilgailuen talkak.
Ura eta fenomeno atmosferikoak
Uholdeak, hondoratzeak, haizeteak... ohiko fenomeno susmagarriak.
Gehiago jakiteko
Bere gain hartzen ditu hodietako hausturek, filtrazioek, ihesek eta uholdeek aldameneko etxebizitzetan eragindako kalteak. Era berean, bere gain hartzen ditu buxadurak ere, baina urtean gehienez ere esku-hartze bakarrarekin, 300 €-ko balioarekin.
Bere gain hartzen ditu 80 km/h-tik gorako haizeek, 40 l/m2-tik gorako euriteek, harri-jasek eta elurrak eragindako kalteak.
Apurketak
Kristalak, ispiluak, komunak, gainaldeak eta abar ustekabean apurtzea. Berrikusi zerrenda osoa.
Gehiago jakiteko
Apurketen estaldurak 3.000 €-ko muga du pieza bakoitzeko.
Kristalak: kristal, ispilu, beira eta beirateen ustekabeko hausturak hartzen ditu bere gain.
Komunak: harraskak eta komunak barne hartzen ditu.
Harrizko elementuak: metakrilatozko, marmolezko, granitozko altzariak, gainaldeak, erlaitzak edo antzekoak barne hartzen ditu.
Sukaldeko plakak: barnean daude sukaldeko bitrozeramika-plakak.
Lapurretak etxe barruan zein kanpoan
Zure aseguruak, halaber, etxebizitzaren kanpoaldean larderiaz edo indarkeriaz eginiko lapurretak hartzen ditu bere gain.
Gehiago jakiteko
Zure etxean lapurrak sartuz gero, aseguratu dituzun gauza guztiak barne hartzen ditu zure aseguruak, baita etxebizitzan eragindako kalte guztiak ere.
Lapurrak sartu badira eta etxea ez bazegoen ondo itxita, aseguruak 1.500 €-rainoko galerak hartuko ditu bere gain.
Etxetik kanpo indarkeriaz edo larderiaz lapurtzen badizute, barne hartzen ditu arropa eta objektu pertsonalak, baita bitxiak ere, 600 €-ko mugarekin. Horretaz gainera, barne hartzen ditu, batetik, eskudirua lapurtzea, 150 €-raino, eta, bestetik, kreditu-txartelak iruzurrez erabiltzea, 600 €-raino.
Etxetik kanpo ebastea eta bidegabe jabetzea ere bere gain hartzen ditu, 200 €-raino.
Erantzukizun zibila, maskotak barne
Erantzukizun zibilaren barruan sartzen da txakurrentzako nahitaezko estaldura.
Gehiago jakiteko
Aseguratutako egoeraren batek legezko ondorioak baditu, zure aseguruak lege-kostuak ere hartzen ditu bere gain, 2.000 €-raino.
Aseguruak bere gain hartzen ditu dizkizu, orobat, 200.000 €-rainoko erantzukizun zibileko erreklamazioak.
Sartuta dago, era berean, betekizun berezirik ez duten maskotentzako nahitaezko erantzukizun zibila ere.
Sarrailagintza
Sarrailagile bat behar baduzu, etxe barruan itxita edo kanpoan giltzarik gabe gelditu zarelako.
Gehiago jakiteko
Sarrailagile bat behar baduzu premiaz, aseguruak bere gain hartzen ditu lehenbiziko hiru lanorduak.
Denbora gehiago beharko balu konponketa-lanetarako, zure kontu, baita materialen kostua ere.
Kalte estetikoak
Konponketa baten ondoren, azken emaitza gustatzen ez bazaizu, dirua emango dizugu nahi bezala uzteko.
Gehiago jakiteko
Konponketaren ondoren, emaitza estetikoa ez bada bikaina (adibidez, kolore-desberdintasunak nabaritzen badira konpondutako elementuen eta gainerakoen artean), zure aseguruak 1.000 €-raino emango dizkizu zuzentzeko.
Interesatzen bazaizu, igo dezakezu muga hori; halere, iruditzen zaigu ondo dagoela estaldura-maila hori.
Brikolajea eta etxetresna elektrikoen konponketa
Oso mainatsua ez bazara (edo egiteko hoberik baduzu!).
Gehiago jakiteko
Sartuta daude urtean bi esku hartze, hiruna ordukoak.
Brikolajea: Beharrezkoa izanez gero, zure kontu materialak eta hortik gorako orduak.
Etxetresna elektrikoak konpontzea: materialak eta piezak barne, betiere konponketaren kostua ez bada 300 €-tik gorakoa edo ez bada gainditzen etxetresna elektrikoaren balioa.
Eta, estra bat nahi baduzu...
Aurreko egoera guztiak barne hartuko ditu aseguruak deskribatutako ezbeharretan, baina ez baldar samarra bazara eta ordenagailua lurrera erortzen bazaizu.
Babesturik nahi dituzu zure gauzak irristada eta estropezuetatik? Ba ez duzu estaldura hau gehitu besterik. Hara zeinen erraza!
Gehiago jakitekoUstekabeko beste haustura batzuk ere bere gain hartuko ditu aseguruak, hala nola erori eta hausten den lanpara bat edo telebista bat.
Gainerako estalduretan ez bezala, kasu honetan konponketak 150 €-ko frankizia du kasu bakoitzeko.
Eta, teknologia-elementuen kasuan, estaldura mugatua da (Konponketa-zerbitzuaren % 5en eta 3.000 €-ren artetik baliorik txikiena duena urteko).
Galdera ohikoak, erantzun argiak
PROZESUA
Gutxi gorabeherako aurrekontu bat eska dezakezu webgunean; bost minutu eskas beharko dituzu. Eta, gustatzen bazaizu, doan deituko diguzu xehetasunak argitzeko eta zenbatean geldituko litzaizukeen ikusteko. Gu arduratuko gara gainerako guztiaz, paperik eta bestelako endredorik gabe.
Bai, kontrata dezakezu aseguru berri bat egun duzuna amaitu baino lehen. Hori bai, ziurtatu hasiera-data behar bezala adierazten diguzula eta ezeztatzen duzula egun daukazuna, asegurua bikoiztuta ez edukitzeko. Jarri lasai gurekin harremanetan, informazio gehiago behar baduzu.
Guk ezin diogu baja eman zure egungo aseguruari, telefoniaren kasuan egingo genukeen bezala; legeak eskatzen du zuk zeuk egin behar duzula. Jarri harremanetan zure egungo konpainiarekin eta informa zaitez baja emateko eman beharreko pausoez, eta ziurtatu data hori adierazteaz Yoigorekin egingo duzun aseguruaren hasierako egun gisa.
Prezioak zenbait faktore hartzen ditu kontuan, hala nola etxebizitza-mota, tamaina, akaberak eta segurtasun-neurriak. Gure konfiguratzaileak minutu bat baino arinago egiten du lan hori. Bizkor eta erraz!
Bai, hilez hil ordaindu dezakezu asegurua, edo urteko ordainketa bakarrean (hileko prezioarekiko % 20ko deskontuarekin)
Etxe-asegurua kalkulatzeko beste gailu batzuekin alderatuta —katastroko erreferentzia ere eskatzen baitute—, Yoigoren kalkulagailuarekin, datu oinarrizkoenak baino ez dituzu behar. Erraz-erraz, eta konplikaziorik gabe!
DESKONTUAK
Ez dago arazorik! Kontratazioa egitean, adierazi behar diguzu lehendik kontratatuta dauzkazula MAPFREko beste produktu batzuk. Hala, MAPFREren deskontuez zein MASMOVILen deskontuaz baliatzen zara telefoniaren fakturan.
Bai. Yoigoren bezeroa bazara eta etxe-asegurua gurekin kontratatzen baduzu, hilean 5 €-ko deskontua (BEZa barne) aplikatuko dizugu automatikoki betiko zure telefonia-fakturan. Deskontu hori indarrean egongo da, baldin eta Yoigoko telefonia-bezeroa bazara eta zure etxe-asegurua aktibo badago. Zure etxe-asegurua hilaren 25etik aurrera aktibatzen bada, kontuan izan zure deskontua hurrengo hilabetetik aurrera ikusiko duzula; izan ere, telefonia-fakturak bidalita egoten dira egun horretarako. Ez arduratu, zuk eskatu beharrik gabe aplikatuko baitugu.
Bai. Kontratuak adina deskontu meta ditzakezu fakturan. Yoigorekin baldin badauzkazu aseguratuta zure ohiko etxebizitza eta bigarrena —edo gurasoena—, bi deskontu izango dituzu fakturan. Deskontu horiek gehitu egingo zaizkie argia eta gasa kontratatzean eskura ditzakezunei ere. Yoigo da!
HIPOTEKAK
Bai, ezinbestekoa da suteetatik babesten duen aseguru bat kontratatzea hipotekatutako etxeetan. Baina ez da nahitaezkoa hipoteka ematen dizun bankuarekin kontratatzea. Hipotekaren baldintzen, maileguaren tamainaren eta aseguruaren beraren prezioaren mende egongo da hipoteka banketxearekin kontratatzea merkeagoa izatea, eta, beraz, kontuz aztertu behar duzu kontratatu aurretik.
Ez da egia, inondik ere ez. Nahitaezkoa da suteak bere gain hartuko dituen aseguru bat izatea hipoteka bat kontratatzean, baina zeuk nahi duzuna aukeratu dezakezu. Baloratu eta alderatu ondo, ea merezi dizun eskaintzen dizuten asegurua kontratatzea edo hobe den zuk zeuk bilatzea zeure kabuz.
Legez, ez. Hala ere, gomendagarria da hirugarrenen aurrean erantzukizun zibila estalita edukitzea, gutxienez. Zergatik? Zure aseguruak hartuko dituelako bere gain edozein gorabehera konpontzen laguntzeko gastuak, baldin eta zure etxean bizilagunei eragiten dien zerbait gertatzen bada inoiz. Hobe aurrea hartzea...
ALOKAIRUA
Estaldurak bereizita edukiz gero, maizterraren aseguruak edukia baino ezin du estali. Edukitzailearen erantzukizuna, aldiz, jabearena da. Hala ere, maizterrak gehi diezazkioke estra batzuk aseguruari, hala nola ateak, leihoak edo alokairu-aldian maizterrak berak egindako berritzeak.
Maizterrak kalteak eragiten baditu zure etxebizitzan asmo txarrez, ekintza bandalikotzat hartuko da. Polizak hartuko ditu bere gain, 3.000 € arteko mugarekin. MAPFREk konponketaren zenbatekoa ordainduko dizu. Estaldura horri esker, beti egoera onean izango duzu etxea.
ESTALDURAK
Istripu baten ondorioz kalteren bat jasaten duen telefoniako, informatikako edo irudiaren arloko edozein aparatu hartzen du bere gain. Estaldura horrek 100 €-ko frankizia du (hau da, 240 €-ko konponketa egiteko, MAPFREk 140 € pagatuko dizkizu). Gainera, teknologia-elementuen kasuan, gehienez ere altzarietarako aseguratutako zenbatekoaren % 5 izango da muga, eta 3.000 euroko muga izango da ezbehar bakoitzeko eta aseguru-urteko.
Bai. Gure aseguruarekin estalita edukiko dituzu etxetresna elektrikoen konponketa-lanak (eskulanaren lehen 3 orduak), bai eta erabilitako materialak ere, betiere konponketaren balioa ez bada 300 €-tik gorakoa eta etxetresna elektrikoak 10 urte baino gehiago ez baditu.
Lapurretak indarkeria baliaturik egiten dira; ebasketak, berriz, ez. Nolanahi ere, bi kasuak hartzen ditu bere gain gure aseguruak.
Aseguruen eta Aparteko Arriskuen Konpentsazio Kontsortzioa arduratzen da hondamenditzat kalifikatzen diren eta etxe-aseguruek beren gain hartzen ez dituzten ezohiko arriskuez. Zehazki, kasu hauetan babesten ditu etxejabeak: lurrikarak, itsasikarak, erupzio bolkanikoak, gorputz sideralak erortzea, ezohiko uholdeak edo ekaitz klimatiko ezohikoak.
Lehenik eta behin, peritu batek kalteak balioetsiko ditu, kalte-ordain guztien zenbatekoa zehazteko. Kontsortzioak hartzen badu kalteen gaineko ardura, haiek ezarriko dute kalte-ordainaren batura.
EDUKITZAILEA ETA EDUKIA
Hitz gutxitan esanda: edukitzailea etxea bera da, eta edukia, berriz, barruan dagoena eta mugi daitekeena. Adibidez: parketa edukitzailea da, eta alfonbra, aldiz, edukia.
Edukitzailea etxea bera da. Hau da:
- Etxebizitzaren egiturazko elementu guztiak (hormak, zoruak, teilatuak, eta abar), bai eta dekorazio-akaberak ere (parketa edo moldura, adibidez).
- Instalazioak, hala nola ur- eta gas-hodiak edo kable guztiak (entxufeak barne).
Bai, edukitzailetzat hartzen dira, nahiz eta gerta litekeen etxetik “kanpo” egotea. Edukitzailetzat hartzen da, orobat, etxebizitzaren eraikin berean dagoen eta modu pribatuan eta esklusiboan erabiltzen den edozein gela (trasteleku bat, adibidez).
Aseguruaren edukitzailea egiturazko edo instalazioetako edozein elementuri dagokio; berdin du etxea erostean baldin bazeneukan, edo eraberritze, hobekuntza edo birgaitze baten parte izan den. Halere, eraberritze-lanak egiten dituen enpresaren bermeek hartu behar dituzte bere gain eraberritzeetan sor daitezkeen arazoak.
Edukia, erraz ulertu ahal izateko, etxe barruan dagoen eta mugi daitekeen guztia da. Hau da, etxebizitzan ditugun jabetza guztiak, hala nola arropa, altzariak, tresna elektronikoak edo baliozko objektuak (baita janaria ere!). Edukiari dagokionez, bi gauza garrantzitsu hartu behar dira kontuan:
- Asegurua kontratatzean adierazten dugun zenbatekoak aseguruaren kostuari eragiten dio, baina definitzen du, orobat, zenbateraino babesten gaituen ere.
- Bitxiek eta baliozko objektuek funtzionamendu propioa dute aseguruan, eta beste modu batera estaltzen dira.
Bada, etxean daukazun guztia. Arropa, altzariak, tresna elektronikoak, etxetresna elektrikoak... Baita izarak eta eskuoihalak ere. Eta dekorazio-objektuak ahaztu gabe!
Oro har, ez ditu barne hartzen aseguratuaren jabetzakoak ez diren ondasunak, ezta harekin bizi direnaren jabetzakoak ez direnak ere, hala nola ibilgailua, bestelako ibilgailu motordunak, bankuko billeteak, animalia eta maskotak, eta kateatu gabeko harribitxiak. Elementu horietakoren bat sartu nahi baduzu, deitu guri kontsultatzeko.
Ez. Objektu horiek berariaz adierazi behar dira aseguruak barne har ditzan; izan ere, tratu eta muga desberdinak dituzte.
Gehienetan, objektu bakoitzaren jatorrizko erosketa-prezioarekin. Hori bai, gogoan izan: zenbat eta gehiago estali, orduan eta handiagoa izango da aseguruaren kuota. Zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu.
BITXIAK
Bitxiak edo balio bereziko objektuak aseguratuta eduki nahi badituzu, hobe da guri deitzea; agente espezializatu batek lagunduko dizu prozesu horretan. Hark azalduko dizu prozesuari, mugei eta zenbatekoei buruzko guztia. Objektu teknologikoak (hala nola telebista edo argazki-kamera) ez dira aseguratzen baliozko objektu gisa, altzari gisa baizik.
Badira beste dokumentu batzuk, baliagarriak izan daitezkeenak perituarentzat ezbeharra gertatuz gero kalte-ordainaren kostua ezartzerakoan, hala nola bitxigile baten tasazioa edo argazki bat.
Ez bazaude ados gorabehera baten ondoren MAPFREk eskaintzen dizun konpentsazioarekin, zenbait aukera dituzu. Beste balorazio bat eskatzeaz gainera, Aseguratuaren Defendatzailearengana jo dezakezu erreklamazio bat jartzeko eta ebazpen objektibo bat lortzeko. Edozein zalantza izanez gero, ez onartu lehen kalte-ordaina eta gorde ahalik eta froga gehien (argazkiak, fakturak, eta abar).
Bada, zoritxarrez, ez dira egongo estalita lapurretarik edo ezbeharrik izanez gero, ez baitira hartzen altzaritzat.
KUDEAKETA
MAPFREko zure Bezeroaren Gunearen bidez edo aplikaziotik bertatik.
MAPFREk aurrez jakinaraziko dizkizu zure polizaren muga-eguna eta berritzeari buruzko xehetasunak. Horretarako, gutun bat, mezu elektroniko bat, telefono-dei bat edo jakinarazpen bat egingo dizu MAPFREk. Ziurtatu baduzula muga-egunaren eta berritze-jakinarazpenaren berri. Berritzeari ekin aurretik, garrantzitsua da zure egungo poliza arretaz berrikustea. Horretaz gainera, ondo ulertu behar dituzu poliza horren baldintzak, estaldurak, mugak eta kostuak ere. Horri esker, estalduran aldaketarik egin behar duzun ebaluatu ahal izango duzu. Zure polizan aldaketak egin nahi badituzu, jar zaitez harremanetan MAPFRErekin. Horretarako, eskura dituzu 918 366 486 eta 900 810 694 telefono-zenbakiak.
Kasu gehienetan, estaldurak zure beharren arabera doitzeko aukera emango dizu MAPFREk. Deitu edo joan bulego batera laguntza eskain diezazuten.
Lehenik eta behin, sartu zure Bezeroaren Gunera MAPFREren webgunetik edo aplikaziotik, berrikusi zure polizaren baldintzak eta, ondoren, jarri gurekin harremanetan, izapideei ekiteko.
Aseguru-poliza baten kengarritzat hartzen da zure poltsikotik ordaindu behar duzun zenbatekoa, hau da, MAPFRE ezbehar batekin lotutako gastuak estaltzen hasi aurretik pagatu beharrekoa. Zure aseguru-kontratuan topatuko duzu, oro har, polizako kengarriari buruzko informazioa, zehaztapenen eta baldintzen atalean. Sartu zure eremu pribatuan MAPFREren webgunetik edo aplikaziotik, eta han ikusiko dituzu zure polizaren xehetasun espezifikoak, kengarriaren zenbatekoa barne.
PARTEAK
Online egin nahi baduzu, deskargatu MAPFREren aplikazioa hemen edo sartu Bezeroaren Gunean. Azkar eta erraz egingo duzu, zain egon beharrik gabe. Bestela, aukeran duzu 918 366 486 edo 900 810 694 telefono-zenbakietara deitzea edo MAPFREren bulego batera joatea.
Parte bat online aurkez dezakezu zure Bezeroaren Gunetik, dela MAPFREren webgunean, dela aplikazioan. Yoigoren bezero zaren heinean, larrialdiak hiru orduan baino gutxiagoan kudeatuko dira; bestela, dirua itzuliko dizugu. Gertakariari buruzko galderei erantzun besterik ez duzu egin behar, eta geu jarriko gara harremanetan zurekin, zure egoerari ahalik eta konponbiderik onena emateko.